Lunes - 03.Agosto.2020
MASTITXU EUSKALTEGIA

Mastitxu Euskaltegia en Leioa

1982tik... … Dozenaka ikasle izatetik 90 hamarkadan 500 ikasle edukitzera pasa ginen, Leioan ez ezik, Euskal Herriko Unibertsitatean ere ibili ginela jendea euskalduntzen.

Horrela hainbat ikasturtetan euskaltegi bat izan genuen Unibertsitatean bertan.

Milurteko berriarekin batera, gauzak gutxinaka-gutxinaka aldatu ziren, batez ere, bi faktorek eraginda: teknologia berrien orokortzea, batetik, eta espezializazioa, bestetik.

Euskaltegiak 35 urte bete(ko) ditu 2017. urtean, eta denbora ez da alferrik pasa.

Jendarteak aldaketak izan ditu haren bizimoduan, eta, horrekin batera, edo, horregatik, euskara ikasteko modu berriak eskatu ditu: dela euren beharrak asetzeko beren-beregi sortutako ikastaroetan, dela teknologia berriak eskaintzen dituen bideak baliatuz.

Eta Mastitxu Euskaltegiak eskari horri erantzun nahian, modulu berriak eta talde berriak antolatu ditu: ikastaroak on-line, BOGA programaren bidez; 4. Mailako ikastaroak; batxilergoko ikasleentzako ikastaroak; Unibertsitateko langileentzako ikastaroak edo eskoletako irakasleentzako neurriko ikastaroak, besteak beste.

Eta horrek guztiak osatu du Mastitxu Euskaltegiaren lan-arloa, aurrez aurreko taldeekin batera.

Eskaria zabala da, eta Mastitxu Euskaltegiaren eskaintza Leioako jendarteak eskatzen duena bezain zabala.    


Desde 1982 ... … Pasamos de tener unas decenas de alumnos y alumnas a tener más de 500 en la década de los 90.

Nuestro trabajo se ha desarrollado en Leioa, pero también en la UPV/EHU.

Así tuvimos durante varios años un Euskaltegi en la propia Universidad.

Con el nuevo milenio todo fue cambiando poco a poco, debido sobre todo a dos factores: la generalización de las nuevas tecnologías y la especialización.

El Euskaltegi cumplirá 35 años el 2017 y, por supuesto, el tiempo no ha pasado en vano.

La sociedad ha cambiado en su forma de vida y con ello o, quizás, por ello demanda nuevas formas de aprender euskara: cursos creados para cubrir necesidades específicas, los medios que nos ofrecen las nuevas tecnologías.

Por ello Mastitxu Euskaltegia, queriendo responder a esas necesidades, ha creado nuevos módulos y grupos: cursos on-line, a través del programa BOGA; cursos de 4º Nivel; cursos para alumnos de bachiller; cursos para trabajadores en la Universidad o cursos específicos para profesores de escuelas, entre otros.

Todo eso, junto con los grupos presenciales diarios, conforma el ámbito de trabajo de Mastitxu Euskaltegia.

La demanda es amplia, y la oferta de Mastitxu Euskaltegia es tan amplia como la demanda del pueblo de Leioa.  

 

Fotos
Guía Práctica Profesional SL - CIF: B95756300 - Txorierri Etorbidea, 9 - Oficina 308 - Edificio Arteaga - 48160 Derio (BizKaia) - Contacto
v04.12:0.07 GestionMax