Antza Komunikazio Grafikoa en Lasarte-Oria
Guri buruz / Presentación
Antza Komunikazio Grafikoa 1987. urtean sortu genuen Donostian, Egia auzoan, fotomekanika eta fotokonposizio enpresa gisa.
1988an, Tamayo inprentako makinaria erosi eta gero hain zuzen, zerbitzu integralak eskaintzen hasi ginen grafikagintza arloan. 1990ean Lasarte-Oriako Industrialdera eraman genituen gure instalazioak, eta gaur egun bertan gaude kokatua. Enpresa sortu genuenean S.A. izaera zuen, baina 1992an kapital-handikuntza egin eta gero, S.A.L. izaera hartu zuen.
Handik honera, enpresaren jabetza eta kudeaketa langile-bazkideen eskuetan dago.
Lantalde honek argi dauka arrakasta konfiantza harremanetan eta zerbitzu eraginkorra eskaintzean oinarritzen dela. Bezero bakoitzak behar desberdinak duenez, neurrira egindako atentzioaren alde gaude. Azken hogeitamar urte hauetan, elkarrekin egindako ibilbidea balore horietan oinarritu da.
Eskaintzen dugun zerbitzu-multzoa oso zabala da: hala sorkuntza eta diseinu grafikoa nola produktua erabat amaitu arteko prozesu guztia.
Estudio grafikoa / Estudio gráfico
Diseinu grafikoa / Diseño gráfico
- Publizitate-diseinuaren helburua enpresa, instituzio, produktu, zerbitzu edo gertaera bat aurkeztu, sustatu edo iragartzea da, baina betiere ordezkatzen duen entitatearen adierazpen bisualarekin koherentea izanez eta helburu zehatz batzuekin.
Diseinu editoriala / Diseño editorial
- Formatu, baliabide tipografiko eta irudiaren erabilera sortzailea egiten dugu, eta horrela, xehetasunik txikiena ere zaintzen dugu gure argitaratze-produktuetan, adierazi nahi den ideiari edo bezeroaren korporazio-identitateari fidelki lotzeko.
Marka irudiaren sormena eta garapena / Creación y desarrollo de imagen de marca
- Logotipo soila sortzetik haratago, irudi korporatiboa enpresa edo erakunde baten adierazpen bisuala da. Gaur egungo merkatua hain lehiakorra eta aldakorra izanik, irudia bereizketa eta jarrera elementu garrantzitsuak dira.
Inprimategia / Imprenta
Inprimaketa offset eta digitala / Impresión offset y digital
Esperientzia / Experiencia
- Sormen-prozesu baten amaiera euskarri grafikoa da (esku-orria, kartela, katalogoa, aldizkaria, liburua...). Gure baliabide propioak ditugu, eta bezeroek emandako dokumentuak nahiz gure estudio grafikoak sortutakoak argitaratzen eskarmentu handia badugu.
Material eta bukalanak aukeratzea eta prozesuak behar bezala gainbegiratu eta koordinatzea ezinbestekoa da azken emaitzarako.
Teknologia / Tecnología
- Baliabide teknologiko onenak dauzkagu: CTP teknologia (zuzenean plantxara); 4 koloretako offset 2 makinak, formatu handikoak (70x100 cm); inprimaketa digitaleko makinak; bukalan zerbitzua osoa.
Produktuak / Productos
- Publizitateko hainbat lan argitaratzen ditugu, hala nola, katalogoak, kartelak eta esku-orriak; eta halaber, argitalpen-lanak ere egiten ditugu, besteak beste, aldizkariak, liburuak edo/ta buletinak.
